XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alkarri begira geratu ziran.

Gure arerio gaztea harro kinka larri haretan ere, azkenengo ezpatakadea jasoteko prest.

Goratxoagoko gorritasuna ezabatua eban aurpegitik; zurbila zan orduan.

Ez jakon bildurrik agertzen, bere buruagazko hasarrea baino ez.

Izan ere, une estu haretan oraindino mingarriagoa jakon porrota bizitzea hari batetik zintzilika izatea baino, begi-bistan egoan.

-Diego, ez eizu hil! - oihu egin neutsan, gertatzeko egoan odol jarioak larrituta.

-Ez da nire asmoa -esan eustan nasai asko.

Gero era berean berba egin eutsan arerioari.

Makur jokatu dozu munduan gehien maite dodana kendu guraz -esan eutsan-, haren bihotzak ukatzen eutsuna indarrez lortzeko asmoz.

Nik ez deutsut kenduko daukazun gauza preziatuena, Zeruko Ahaldunak emondako bizia.

Odol larregi doa isurtzen gure lurraldeetan, gorrotoa zabalduegia dago, indarkeria da legea aspaldi, eta nik ez dot gura lege makur horren morroi izan.